Etxegabe bat hilda aurkitu zuten atzo, igandea, Durangoko (Bizkaia) Frai Juan Zumarraga kalean dagoen kutxa automatiko batean, eta Ertzaintzak MAXIXATZENi baieztatu dionez, azkoitiarra zen hildakoa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, han egiten zuen lo gizonezkoak, eta 49 urte zituen.
Atzo, 12:30 aldean aurkitu zuten gizonezkoaren gorpua, kutxa automatikoaren barruan manta batekin estalita. Ertzaintzak ikerketapean du gertaera.
Urtea hasi zenetik, bi dira Euskal Herrian hil diren etxegabeak. Joan den urtarrilaren 3an beste etxegabe bat atzeman zuten hilda, Donostian. Hark ere kutxa automatiko batean egiten zuen lo.