Azkoitian jokatu den Euskal Herriko goma gaineko txapelketako lehen jardunaldia, irudietan

Maxixatzen.eus 2020ko urtarrilaren 11

Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatu dute gaur arratsaldean Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako lehen jardunaldia. Emakumeen eta gizonen taldeak aritu dira lehian; 540 kilotan eta 680 kilotan, hurrenez hurren. Bi kasuetan Lesakako (Nafarroa) Beti-Gazteko sokatiralariak izan dira txapeldunak.

Goma gaineko Euskal Herriko sokatira txapelketa Azkoitian hasi da gaur, larunbata. Gurea pilotalekuan jokatu dute txapelketako lehen jardunaldia gizonek nahiz emakumeek. 17:00etatik aurrera jokatuko dute txapelketaren lehen jardunaldia, Gurea pilotalekuan. Emakumeetan nahiz gizonezkoetan Lesakako (Nafarroa) Beti-Gazte sokatira taldekoak izan dira txapeldunak.

Ibarra, Beti-Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak aritu dira emakumeetan, eta guztiek guztien aurka jokatu dute. Gizonetan zortzi talde lehiatu dira, eta horiek guztiek ere elkarren aurka jokatu dute; kasu honetan, Ibarra, Beti-Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak artu dira nor baino nor.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide