Azkoitiko Raka Maraton taldeak hogei euroko kuota mantenduko du 2020. urtean. Era berean, jakinarazi dute kuota kobratu ez zaienei taldearekin harremanetan jartzeko informazioa@rakamaraton.com helbidera elektronikora mezu bat idatzita edota 653 712 015 telefono-zenbakira deituta. Halaber, eskatu dute datuen aldaketak jakinarazteko kideren batek azken hilabeteetan datuak berritu baditu.
Taldera batu nahi dutenek, berriz, aurrez aipatutako helbide elektronikora hainbat datu bidali beharko du: izena-abizenak, ENA, helbidea, herria, posta-kutxa, mugikor zenbakia, helbide elektronikoa, jaiotza-data eta kontu korronteko zenbakia. Mezua otsailaren 15a baino lehen bidali beharko da. Baja eman nahi dutenek, bestalde, izen-abizenak jakinaraziz mezua bidali beharko du talderaren helbide elektronikora.
Herri lasterketa
Azkoitiko XV. Herri Lasterketa azaroaren 23an egin zuten. Antolatzaileen arabera "giro bikaina" sortu zen herrian. Guztira 290 lagunek parte hartu zuten lasterketan; boluntarioak, antolatzaileak eta ikustera hurbildu zirenak ere "asko" izan ziren eta egun hura "atletismo festa" bihurtu zutela adierazi dute. Raka Maraton taldeak boluntario lana egin zuten pertsonen "konpromisoa" eskertu du. Azaldu dute guztia "ondo" irten zela lasterketa egunean, eta "gogotsu" jarraituko dutela proba antolatzen. "Inplikazioa" eta "denbora" eskatu dituzte ekitaldia antolatzen aritzen direnentzat
Taldearen jantziak erabiltzeko deia
Raka Maratonek taldearen izena eta jantziak erabiltzeko deia egin du. "Loturak sortzen eta babesleei erantzuna ematen laguntzen du horrek", azaldu dute taldeko kideek. Klubarentzat taldeko jantziak erabiltzea "garrantzitsua" dela azpimarratu dute.