Hurrengo zapatuan, urtarrilak 18, udaletxea gehiago ezagutzeko aukera eskaini du Azkoitiko Udalak. Iaz egindakoa errepikatuz, ate irekien saioa egingo dute 11:00etan hasita. Udaletxearen historia ezagutzeaz gain, batzar aretoa, alkatetza eta gainerako sailak ikusteko aukera izango da.
Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak eta kronistak gidatuko du bisita. Azkoitiko gaur egungo udaletxea 1730ean eraiki zen, Jose de Lizardi arkitektoaren eskutik. Hirugarren udaletxea da egungoa, aurrez beste bi udaletxe izan baitziren Plazaberrin. Historia eta bestelako hamaika kontu azalduko dituzte hurrengo zapatuan.