Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 9a, 13:10

Atraskua tabernan gaur, osteguna, jarriko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urtarrilak 9.

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin. 

Dean: patata tortilla eta albondigak.

Etxe Aitz: txerri-haragi brotxeta eta arrautza egosia bexamelarekin.

Galipan: txerri-haragiaren brotxeta, era guztietako frijituak eta patata tortilla.

Koxka: albondigak eta arrautza bexamelarekin. 

Latz: ropa vieja, arrain pastela eta Latz pintxoa.

Tta-kun: ganba opilak eta perretxikoak plantxan.

Zurt: perretxiko nahaskia eta arrautza bexamelarekin. 

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo eskainiko duten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide