Gaur, urtarrilak 4, izan da Zurt tabernako mus txapelketaren XII. edizioa, eta 50 bikote aritu dira lehian arratsaldean zehar. Manuel eta Andoni Hidalgo aita-semeak izan dira nagusi, eta horiek txapelak eta 600 euroko diru saria eskuratu dituzte. Finala Kortaren eta Txelinen kontra jokatu dute hidalgotarrek, eta nagusitu egin dira. Bigarren, beraz, Korta eta Txelin sailkatu dira; horiek 300 euro irabazi dituzte. Hirugarren sailkatuek, Pikik eta Txipillok, arkumea eta bi boteila ardo eskuratu dituzte, eta laugarren sailkatu diren Iosu eta Xabier Etxaniz anaiek bi boteila ardo eta urdaiazpikoa irabazi dituzte.