Gaur, ostirala, Gazte Asteko patata tortilla lehiaketa egin dute 80 gaztetxok, Kontzejupean. 21 tortilla aurkeztu dituzte neska-mutilek. Talde bakoitzak bere osagaiak eta egiteko moduak erakutsi ditu, eta herritar ugari gerturatu da gaztetxoek sukaldean duten trebezia ikustera.
Marijose Arregi eta Sonia Vazquez eta Laida Beristain zinegotziak aritu dira epaimahai lanetan, eta sormena, zaporea eta itxura hartu dituzte kontuan irabazlea erabakitzerakoan. Tortilla irabazlea Maria Chimenok, Nahia Lizarazuk, Intza Arangurenek eta Nagore Fernandezek egindakoa izan da.