Errege Magoak zaldiz iritsiko dira igandean Azkoitira

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 3a, 10:38

Hiru Errege Magoak, eliz atariko Jaiotzan.

16:30ean Errege Magoen pajeak eliz atarian egongo dira eskutitzak jasotzen. 19:30ean, berriz, Santa Klaratik zaldiz abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Plazan geldialdia egin ostean, eliz atarian amaituko dute kabalkada.

Errege Magoek Azkoitiko kaleak zeharkatuko dituzte igandean, Errege egunaren bezperan. Ohi bezala, 16:30ean hiru erregeen pajeak eliz atarian egongo dira herritarren azken desioak entzuteko eta eskutitzak jasotzeko. 19:30ean, berriz, Santa Klaratik abiatuko da Errege Magoen kabalkada; Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoek zaldiz zeharkatuko dute aurten ere herria. 200 boluntario inguruk lagunduko diete beste urte batez Errege Magoei. Udal Musika Bandaren eta erroomatarren laguntza ere izango dute ibilbidean.

Herritarren "ekarriko, ekarriko" oihuen artean, Santa Klara eta Plazaberri kaleak zeharkatuko dituzte lehenik Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Segidan, Herodesen jauregia bisitatuko dute herriko plazan, eta han jasoko dute udaletxera igotzeko eta herritarrak balkoitik agurtzeko baimena. Ondoren, berriz ere zaldi gainera igo eta Kale Nagusitik eta Ibaiondotik igarota, eliz atarirako bidea hartuko dute; artzainek zabalduko diete Jaiotzarako bidea hiru erregeei. 2019ko Errege Magoen kabalkadako bidea da honako hau:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide