Mus txapelketa jokatuko dute zapatuan, Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 3a, 09:30

Zapatuan, urtarrilak 4, 15:30ean hasiko da XII. txapelketa.

Bihar, urtarrilak 4, XII. Mus Txapelketa jokatuko dute Zurt tabernan. 15:30ean hasiko da lehia, eta izen emate epea zabalik da hasiera bitartean. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da txapelketan parte hartu ahal izateko.

Bikote txapeldunak 600 euro eta txapel bana irabaziko ditu, azpitxapeldunak 300 euro, hirugarren sailkatuek arkumea eta bi Magnum ardo botila eta laugarrenek urdaiazpikoa eta bi Magnum ardo botila. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide