Pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 2a, 13:13

Tta-kun tabernan gaur, osteguna, jarriko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urtarrilak 2.

Atraskua: gilda eta urdaiazpiko iberikoa. 

Dean: Ez dute pintxo poterik egingo.

Etxe Aitz: patata tortilla eta askotariko frijituak. 

Koxka: haragi bolak eta patata minak. 

Latz: atun tortilla, piper beteak eta arrain pastela. 

Tta-kun: atunaz betetako arrautza egosia eta sanjakoboa.

Zurt: oilasko hegoak eta york eta gazta tortilla.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo eskainiko duten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide