Musika izan da protagonista gaur, abenduak 31, Azkoitian, Udal Musika Bandak urteko azken kontzertua eskaini baitu Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, bandako kideek hainbat kantu jo dute gaurko kontzertuan; hala nola Concerto D’amore, Malagueña Salerosa, The Show Must Go On edota Agárrate Saxo abestiak. Azken abestia, gainera, banda uzten duen Jose Luis Urmeneta kideari eskaini diote. Dozenaka herritar joan da kontzertua entzutera, eta giro bikainean igaro dute urteko azken goiza.