Kupela taldeak bere ibilbideko azken kontzertua eskaini du Aristerrazun

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 31a, 10:16

Hainbat urte agertoki gainean igaro ostean, agur esan dio Kupela taldeak bere ibilbideari. Joan zen igandean, hilak 29, azken kontzertua eskaini zuen Aian, eta dozenaka lagun joan ziren kontzertua ikustera.

Duela hilabete batzuk jakin genuen Kupela taldeak bere ibilbidea utziko zuela urte amaieran, eta halaxe gertatu da. Joan zen igandean, hilak 29, eskaini zuen bere ibilbideko azken kontzertua Kupela taldeak Aristerrazuko plazan, Aian, eta trikitizaleek urteetan gogoratuko duten kontzertua izan zen. Izan ere, 18:30ean hasi eta 22:00ak arte jardun zuen taldeak agertoki gainean, eta dozenaka herritar joan ziren kontzertua entzutera.

Igandeko emanaldia, gainera, berezia izan zen, Anjel Larrañaga abeslari eta panderojoleak emanaldiaren amaieran hiru bertso kantatu baitzituen; entzuleak, dantzariak eta urte hauetan guztietan alboan izan dituen taldekideak zoriondu eta eskertu zituen Larrañagak.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide