Urtezaharretan ohikoak izaten dira suziriak, eta inguruan eragin ditzaketen kalteak saihesteko, Azkoitiko Udalak horiek ez botatzeko eskatu die herritarrei.
Udalaren arabera, azken urteetan askotan erabili ditu jendeak argidun puxikak eta kandela flotagarriak, eta "ezinezkoa" da horien norabidea kontrolatzea haizea dela eta. Hori horrela, erakundeak azaldu du landa eremuetan, industria eta energia instalazioetan nahiz zuhaitzak dauden lekuan "arrisku handia" egon ohi dela zerbait gertatzeko. Hori guztia saihesteko, Udalak "herritarren eta espazioen segurtasuna" bermatzeko eskatu die herritarrei.