Leporaino bete dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxo

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 23a, 17:30

'Bizi dantza' ikuskizuna eskaini dute gaur, astelehena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Baztartxo antzokian. 16:00etako emanaldia jendez bete da, eta 18:00etan bigarren emanaldia eskainiko dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizuna eskaini dute gaur, astelehena, Baztartxo antzokian. 16:00etan eskaini dute lehen emanaldia, eta leporaino bete da antzokia; bigarren emanaldia, berriz, arratsaldeko 18:00etan eskainiko dute. Gainera, gaurko ikuskizuna berezia izan da, Bizkargi dantza eskolako haur eta gaztetxoek parte hartu baitute emanaldian. Marea Urdinaren elastikoekin atera dira agertokira, eta pailazoekin batera zenbait dantza taularatu dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide