Bizkargi musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskaini dute

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 20a, 20:08

Gaur, ostirala, Gabonetako kontzertua eskaini dute Elkargunean Bizkargi musika eskolako ikasleek. Hainbat abesti jo dute gaztetxoek emanaldian; tartean, Gabonetako abestiak.

2019. urtea amaitzeko Gabonetako kontzertua eskaini dute Azkoitiko Bizkargi musika eskolako gaztetxoek Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Klarinete hirukoteak ireki du saioa Ballade por une douzième abestiarekin, eta ondoren, klarinete taldea igo da agertokira. Horren ostean, Gazte Bandak hainbat abesti jo du Gorka Errezilen gidaritzapean askotariko musika tresnekin, eta tartean, Gabonetako zenbait kantu jo dituzte.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide