Gabonetako bost egunetan itxita egongo da Aizkibel liburutegia

Maxixatzen.eus

Aizkibel liburutegia. (Argazkia: J. Beristain)

Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da liburutegia.

Gabonak direla eta, Aizkibel liburutegia itxita egongo da egun batzuetan. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxiko dute liburutegia. Gainerako egunetan, ohiko ordutegian irekiko dute: astelehenetik ostiralera, goizez 09:30etik 13:30era, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan, berriz, 09:30etik 13:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide