Ostiralean, abenduak 20, jokatuko dituzte Zurt eta Latz tabernek antolatutako mus txapelketaren finalerdiak eta finala. 23:00etan hasiko dute finala. Urriaren 25ean hasi zuten txapelketa izena emandako 27 bikotek, eta horietatik lau iritsi dira finalerdietara. Horiek elkarren aurka jokatuko dute ostiralean. Bikote irabazleak 500 euro lortuko ditu, azpitxapeldunak 300 euro, hirugarrn bikoteak 200 euro eta laugarren sailkatutakoek 100 euro.
Zurt eta Latz tabernek antolatutako I. Mus Txapelketa berezia izan da aurtengo. Izena emandako bikote bakoitza sei punturekin hasi zen jokoan, eta galdutako partida bakoitzeko puntu bat galdu zuten; irabazitako partida bakoitzagatik, aldiz, ez dute punturik gehitu. Bikoteak punturik gabe gelditu ahala, txapelketatik kanpo gelditu dira.