Gabon kantak entzungai igandean, Gabon kanten jaialdian

Maxixatzen.eus

300 bat lagunek abestuko dute guztira igandean, Baztartxon.

Floreaga Ikastetxeak eta guraso elkarteak antolatuta, XXX. Gabon Kantak abestuko dituzte datorren igandean, abenduak 22, Baztartxo antzokian. 12:00etan hasiko da emanaldia, eta guztira 300 bat lagun igoko dira agertokira.

Floreagako ikasleek osatutako abesbatzak, Debako musika eskolako abesbatzak, AB Korua, Bergarako musika eskolako hasiberrien abesbatzak, Mutrikuko koralak, Bizkargi eskolako abesbatzak eta Elkarrekin abesbatzak parte hartuko dute jaialdian. Hona hemen egitaraua:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide