Espainiako Vueltako antolatzaileek eman dute 2020ko txapelketako etapen berri. Laugarren etapan, abuztuaren 18an, Urola Kosta zeharkatuko du, tartean Azkoitia. Parte hartzaileak Irundik aterako dira, eta 169,5 kilometro egin ondoren, Arraten (Eibar) bukatuko dute etapa.
Usurbildik barrena sartuko dira Oriora, eta beraz, eskualdera, 36. kilometroan. Handik Zarautzera eta Getariara jarraituko dute, eta 50. kilometroan Zumaiara iritsiko dira. Hortik Zestoara eta Azpeitira segiko dute. 72.kilometroan iritsiko da tropela Azkoitira, eta herritik Zumarragarako bidea hartuko txirrindulariek.