Soul Tellerren kontzertua ostiralean, Baztartxo antzokian

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 17a, 09:09

Soul Teller taldea. (Argazkia: Soul Teller)

Ostiralean, 22:00etan, Soul Tellerrek kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian.

Soula eta rhythm and bluesa puru puruan. Miguel Angel Julian ia hiru hamarkada aritu da soula, bluesa eta jazza egiten. 90eko hamarkadan soularen aitzindari izan zen espainiar estatuan The Cool Jerks taldearekin. Azkoitira bere proiektu akustiko berria ekarriko du, formatu txikiago eta minimalistago batekin. Soul Tellerren ahots handia eta piano jotzailea batuko dira. Hitzordua ostiralean, abenduak 20, izango da 22:00etan. Sarrerak bost euroan salduko dituzte.

Soinu fresko eta konposizio propioekin, Soul Tellerrek arima eta pasioa jario du alde guztietatik, une oro publikoa partaide eginez. Hamar diskoren ondoren, Miguel Angel Julian hainbat mugarri gogoangarriren protagonista izan da. Memphisen Willie Mitchell ekoizle legendarioarekin grabatu zuen, Al Green, Aretha Franklin, Rod Stewart, Keith Richards, Joe Cocker edota Elvisen mailako artisten produktore izandakoarekin hain zuzen. 

Soul Tellerren abeslariak Lorenzo Moya pianojole maisuarekin batera emango du kontzertua, soularen kantu klasikoak eta propioak eskainiz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide