'The Elf's inventions' ingelesezko antzezlana eskaini dute Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 16a, 10:35

Elkargunean egin zute antzezlana. (Argazkia: Kids&Us)

Kids&Us ingeles eskolak The Elf's inventions antzezlana eskaini zuen atzo, igandea, Elkargunean. 

Atzo, igandea, Kids&Us ingeles eskolak The Elf's inventions antzezlana eskaini zuen eta haurrak nahiz helduek parte hartu zuten bai dantza eta bai kantuetan. Antzezleekin batera ingelesez aritzeko aukera izan zuten bertan ziren ikusleak. Gabonetako ingelesezko ohiko abestiak abestu zituen KIA abeslariak bere ukelelearekin batera. Besteak beste, I wish you a merry Christmas, Jingle Bells, All I want for Christmas is you eta I'm a little snowman doinu ezagunak izan ziren entzungai. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide