Bihar, astelehena, Death Cafe jardunaldia egingo dute 18:00etan, Elkarguneko Altzibar aretoan. Bernard Cretazz soziologo eta antropologoaren lanean oinarrituta Jon Underwoodek sortutako ideia da Death Cafe. Jardunaldiaren helburua da heriotzaz hitz egiteko gune bat sortzea, kafearen bueltan.