Manolo Larrañagak 'Egunean Behin' jokoaren finalean parte hartu du

Maxixatzen.eus

Manolo Larrañaga, ezkerrean, Gaizka ilobarekin.

92 urterekin 'Egunean Behin' jokoaren finaleko parte hartzaile beteranoena izan zen azkoitiarra. 

Manolo Larrañaga azkoitiarrak 'Egunean Behin' jokoaren finalean parte hartu zuen atzo, zapatua, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Codesyntax enpresak garatutako aplikazioak sekulako arrakasta izan du euskal herritarren artean, eta nola ez, baita azkoitiarren artean ere.

Manolo Larrañagak jokoaren finalean parte hartu zuen, Azpeitian. Finaleko parte hartzaile beteranoena izan zen azkoitiarra, 92 urterekin. Gaizka Larrañaga ilobarekin batera aritu zen Manolo Larrañaga.

Larrañaga mugikorrarekin, finalean.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide