VI. Orbel Jokuek

VI. Orbel Jokuen finalak jokatuko dituzte bihar, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 09:00

Iazko finaleko irudietako bat.

Datorren zapatuan, abenduak 14, 17:00etan izango da 2019ko Orbel Jokuetako finala, Elkarguneko Intsausti aretoan. Aurten gaztetxoen eta helduen finalak bananduta jokatuko dituzte lehen aldiz.

Orbel Jokuen seigarren edizioko finalak jokatuko dituzte zapatu arratsaldean, abenduak 14, Elkarguneko Intsausti aretoan. 17:00etan hasiko da ekitaldia. Gaztetxoen mailan talde bakarra dago finalera sailkatuta oraingoz, 'EGA' taldea. Ondorengo hiru talde puntuetan berdinduta daude, eta 'EGA' taldeari finalean lagunduko dioten beste bi talderen izenak ezagutzeko berdinketa hausteko proba egingo dute 'Txantxangorri axkoittiarrak', 'Betittik eta betiko' eta 'Ezdakiat' taldeek. Behin hori erabakita, gaztetxoen finaleko saioa jokatuko dute, eta hura bukatu eta atondu beharrekoa eta gero, helduena. 'ELKUE', '3.a ezkerreta' eta 'Erniarraitz' taldeak arituko dira helduen finalean. 

Sariak eta zozketak

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Orbel Jokuen finaletara bertaratzeko deia luzatu die herritarrei. Finalistentzako sariez gain, parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dituzte. Amaieran, gainera, sariak banatuko dituzte ikus-entzuleen aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide