Dame Area, Akauzazte eta Killerkume taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren larunbatean, hilaren 14an, Matadeixen. Musika esperimentalez eta instrumentalez girotuko dute aretoa taldeek, eta Akauzazte taldeak, gainera, etxean eskainiko du kontzertua beste behin. 22:30ean hasiko dira zuzenekoak, eta emanaldien ostean, Comisario de la luz disko jartzailearen txanda izango da.