Euskadiko Esnearen Ligaren bilera izango da zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 11:01

Euskadiko Esnearen Ligak bilera egingo du etzi, zapatua, Kultur Etxean.

Kultur Etxean bilduko da etzi, zapatua, 10:00etan, Euskadiko Esnearen Liga. Kultur Etxeko hirugarren solairuan egingo dute bilkura. Haur jaioberria edo koskortua dutenentzat, haurdun dauden familientzat edota, besterik gabe, edoskitzean interesa dutenentzat antolatu dute bilera. Lanera joatea eta edoskitzea bateragarri nola egin daitekeen azalduko dute bileran, besteak beste. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide