Tratamendua emango da Julio Urkixo paretik —Iturri Jatetxe ondotik— Plazaberrira doazen espaloien bi aldeetan; Atraskua taberna paretik Correosera eramaten duten ezkerreko eta eskuineko espaloietan eta Parrokia aurrealdean. Lurra egokitu eta ondoren tratamendu ez labainkorra aplikatuko dute brigadako langileek.
Iaz gauza bera egin zuen Udalak Julio Urkixo etorbidean, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Madinabeitia plazetan eta Elkarguneko tunelean. Udalak 10.000 euro bideratu ditu tratamendu lan horietara.