Langileei zuzendutako lehiaketako leloari helduz, taldeka parte hartzeko ariketa batzuk egin behar izan dituzte hiru egunez, eta Garazi Lertxundik eta Nerea Galarzak osatutako taldeak irabazi du.
Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko berriz Danobatgroup-ek bere eguneroko lanean erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegian hainbat kontsulta egin behar izan dituzte online bidez eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatu dute.
Partehartzaile guztien artean Basque Culinary Centeren eskutik bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastronomikoa izateko aukera zozkatu dute eta Maddi Mendibil izan da irabazlea.
Halaber, taldeko kooperatiba bakoitzak arrakasta handiz ospatu du Euskararen Eguna euskarari mezuak idatziz, bideoren bat sortuz, kafe eta bizkotxo dastaketak eginez…
Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia
