Atzo, larunbata, Mendaroko (Gipuzkoa) Kontzezio azokaren barruan jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako finalerdietako bat. Nor baino nor aritu ziren Julen Alberdi 'Txikia V.'a eta Eneko Otaño aizkolariak. Hamabi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten finalerdiko lanean. Azkoitiarrak ia hiru minutuko aldea atera zion beizamarrari, eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuen. Txikia V.ak 28:31 denboran bukatu zituen lanak, eta Otañok 31:29 denboran.