Abenduan sartzearekin batera, hotzaz gain Gabon usaina ere ari da nagusitzen kaleetan zehar, eta horren erakusle dira dagoeneko piztu dituzten Gabonetako argiak. Herriko hainbat txokotan jarri dituzte argiak; Kale Nagusian eta Plazaberrin, adibidez. Eguberriak igaro arte, eguna amaitzearekin batera egunero piztuko dituzte herriko argiak.