Azkoitiko Udalak Plaza Ondo jubilatuen elkarteko tabernaren eta jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera du. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 18a izango da. Kontratuak bi urteko iraupena izango du eta urtero luzatu ahalko da beste bi urtez, gehienera guztira lau urte osatu arte.
Zerbitzuaren ustiapenak hainbat betebehar eskatzen ditu, besteak beste, erretiratuen eta pentsiodunen etxe osoaren garbiketaz arduratzea, taberna, kafetegia eta jatetxea zaintzea eta zerbitzua ematea edota jubilatu etxeko atezaintza zerbitzua eskaintzea.
Informazio guztia loturan.