Zaldibarren (Bizkaia) izan zen 13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketa, eta parte-hartzaile guztiek porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten. Epaileek hala erabakita, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola izan ziren txapeldunak 12,35 puntu eskuratuta. Bigarren, alde txikiarekin (132,1 puntu), Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte sailkatu ziren, eta Etxanizek eta Alberdik 119,5 puntu lortuta eskuratu zuten hirugarren postua.
Beste azkoitiar bat ere izan txapelketan. Garazi Larrañaga pandero jotzailea seigarren sailkatu zen Julen Labaka soinu jotzaile errezildarrarekin batera; 109,45 puntu batu zituen bikoteak. Honako hau da atzoko txapelketako sailkapena:
- Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (132,35 puntu).
- Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte (132,1 puntu).
- Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (119,5 puntu).
- Ianire Segurola eta Elaia Diaz (114 puntu).
- Eider Garro eta Araitz Elizalde (110,7 puntu).
- Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (109,45 puntu).