Sei abesbatza batuko dira abenduaren 14an, Arantzazun, 'Gabon Kantak' kontzertua eskaintzeko. ETBk grabatuko du Arantzazuko emanaldia, eta Gabon gauean, abenduaren 24an, emitituko dute telebistan. Fernando Velazquez konposatzailearen gidaritzapean, Aretxabaleta, Oñatiko Ganbara, Arrasateko Goikobalu eta Goikobalu Txiki, Azkoitiko Bizkargi, eta Leizarra musika eskola abesbatzak izango dira parte hartuko dutenak.
Hamar abesti inguru eskainiko dituzte Arantzazuko kontzertuan. Kooperatiben soinu banda jasotzen duen Humanity at music zortzi piezatako albumeko hiru kantu eskainiko dituzte, batetik: Banaketa, Internazionalizazioa eta Etorkizuna, eta, bestetik, betiko Gabon kantak: Hator-hator, Olentzero, Oi Bethlem…
Asteazkenean elkartu ziren entsegu orokorra egiteko Arrasateko San Frantzisko elizan eta datorren igandean bilduko dira Aretxabaletan 'Sapere aude Sinfonietta' musika taldearekin entsegu orokorra egiteko.