Azkoitiko Gure Eskuko kideek Tripontzoia zozketako txartelak salduko dituzte San Andres egunean, herriko kaleetan. Herriko hainbat txokotan ere eskuratu daitezke, ordea, txartelak. 94.000 euro banatuko ditu aurten Gure Eskuk Tripontzia zozketan. Honako lekuetan eskuratu daitezke txartelak:
- Donibane okindegia
- Ixidro jatetxea
- Otarre jatetxea
- Olaberri taberna
- Latz taberna
- Zurt taberna
- Etxe-aitz taberna
- Zakela taberna
- Dean taberna
- Etxesa taberna
- Orbela taberna
- Tta-kun taberna
- Galipan taberna
- Bai Azkoitia batzokia
Datorren urteko urtarrilaren 20an egingo du zozketa Gure Eskuk, eta honako sariak eskuratu ahal izango dira: 60.000 euroko sari nagusia (zenbaki + serie sarituarentzat), 2.000 euroko zazpi sari (zenbaki bereko gainerako zazpi serieentzat), eta 1.500 eta 1.000 euroko zortzina sari (bigarren eta hirugarren zenbaki sarituak). Saridunen berri Gure Eskuren webgunean emango dute, eta hilabeteko epea izango dute irabazleek sariak jasotzeko.