Hasi dira Gabonetako argiak jartzen

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 28a, 14:45

Kale Nagusian jardun dute brigadako langileek gaur argiak jartzen.

Gero eta gutxiago falta da Gabonak iristeko, eta herria egun horietarako argiak ipintzen hasi dira. 

Julio Urkixo etorbidean, Plazaberrin eta beste hainbat gunetan jarri dituzte Udaleko brigadako langileek Gabonetako argiak, eta datozen egunetan gainerako kaleetan eta auzoetan ipiniko dituzte. Abenduko lehen egunetan piztuko dituzte Gabonetako argi guztiak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide