Hainbat gai landuko dute gaur, asteazkena, Udaleko ohiko osoko bilkuran, 19:00etan hasita. Besteak, beste, Arau Subsidiarioak, Irisgarritasun Plana eta Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala izango dute hizpide Udalean. Hona hemen gaurko gai zerrenda:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- Azkoitiko Arau Subsidiarioen 4. aldaketari dagokion espedientean, 3. area “San Martin”, 24. area “San Juan” eta 25. area “Basarte” eremuei dagokien behin betiko onespenaren ofiziozko berrikuspena.
- Azkoitiko Irisgarritasun Planaren fitxen aldaketa.
- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
- Boliviako gizartea pairatzen ari den egoeraren aurrean EH Bildu udal taldeak eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioak.
- 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.