Zozketa

'Go!azen 6.0' ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 26a, 13:11

Abenduaren 13an, ostirala, Baztartxo Antzokian 'Go!azen 6.0' ikuskizunak ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu, eta zozketan parte hartzeko galdera hau asmatu behar zen: Zein egunetan hasiko dira emititzen 'Go!azen 6.0' ETB1en?. Hau zen erantzun zuzena: Azaroaren 22an.

Asmatzaileon artean zozketa egin ondoren, hauek izan dira irabazleak:

Amaia Odriozola eta Ainitze Zubiaurre.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak. Eskerrik asko guztioi! Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide