Dagoeneko zabalik dira Trenbidearen Zumardian sanadresetarako jarri dituzte barrakak, eta han izango dira festak igaro arte. Udalak adierazi duenez, datorren igandean, abenduaren 1ean, izango da umeen barraka eguna. Egun horretan, prezio murriztuak jarriko dituzte, eta euro baten trukean erosi ahal izango dira bidaia bateko fitxak.