Pentsiodunak plazan bildu dira "pentsio duinak" eskatzeko

Maxixatzen.eus

Pentsiodunak, plazan. (Argazkia: J. M. Alberdi)

Astelehenero moduan, gaur ere dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, "pentsio duinak" eskatzeko.

Hainbat pentsiodun eta erretiratu bildu da gaur, astelehena, plazako eskaileretan "pentsio duinak" eskatzeko. "Pentsio duinen alde" karteltxoak eskuetan izan dituzte gaurko elkarretaratzean ere. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritar guztiei egin diete dei protesta ekitaldian parte hartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide