Elkargunearen inguruan galdeketa egingo du udal azpiegituara hori kudeatzen duen Masquatro enpresak, erabiltzaileen asebetetze maila jakiteko asmoz. Horretarako, inkesta bat egingo dute gaurtik ostegunera bitartean, eta guztira, 18 urtetik gorako 250 erabiltzaileri luzatuko diete galdera sorta. Telefonoz egingo dituzte galderak, eta besteak beste, zerbitzuaren kalitatearen, instalakuntzen, ordutegiaren eta jardueren inguruan galdetuko dute, "ahal duten neurrian" hobekuntzak txerta ditzaten. Herritarren parte hartzea eskatu du enpresak, hark lana "kalitatez" egin dezen.