Helduen danborrada, bideoan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 25a, 14:50

Joan zen larunbat gauean, ehunka lagunek danbor hotsez jantzi dituzten herriko kaleak. Gurea pilotalekutik hasita, Kale Nagusia, plaza, Plaza Berri edota Balda plaza zeharkatu zituzten danbor-jotzaileek, eta ondoren, Julio Urkixorako bidea hartu zuten. Ohi bezala, gauerdirako plazan elkartu ziren berriz talde guztiak, eta han hainbat pieza eskaini zituzten denek batera.

Euriari aurre eginez, giro aparta nagusitu zen helduen danborradan, eta orduko irudiekin honako bideo hau osatu du Erlo telebistak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide