Lehen Mailako lau eta erdiko Emakume Master Cup Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zuten atzo, igandea, Zamudion (Bizkaia). Eneritz Arrieta azkoitiarrak pilota goxoarekin neurtu zituen indarrak bertan, eta eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu. Arrietak iazko txapeldun Patri Espinarren aurka jokatu zuen estreinako partida, eta Espinar erraz gailendu zitzaion azkoitiarrari: 18 eta 5. Beraz, lehiatik kanpo gelditu da Arrieta.