Jendeak erabiltzen ez dituen arropa, oinetako eta osagarri zaharrei bigarren erabilpen bat emateko helburuarekin, Mata Market azokaren bigarren edizioa antolatu dute Matadeixen. Gaur, zapatua, 12:00etan ireki ditu ateak bigarren eskuko azokak, eta hainbat herritar hurbildu da hara ordutik. Azokaz gain, haurren txokoa ere jarri dute Matadeiko agertoki gainean, eta 18:00ak bitartean hainbat jarduera egingo dituzte bertan. Arratsaldean ere herritarrek izango dute zertaz gozatua Matadeixen, Iago magoak magia ikuskizuna eskainiko baitu.