Plaza Ondo elkarteko kideek urteko azken txangoa egin dute Lizarrara (Nafarroa), eta gozatu ederra hartu dute. 115 pertsona inguruk parte hartu dute irteeran. Iratxeko monasterioan hamarretakoa egin dute, eta ondoren, Lizarrako azoka ikustera joan dira. Goiz ederra pasa ondoren, bazkaria egin dute, eta ondoren, bingoaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere izan dute; horrez gain, opariak ere banatu dituzte.