Zuzenean

Helduen danborrada, zuzenean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 23a, 23:15

Hasi da Azkoitiko Helduen Danborrada. Gurea pilotalekutik abiatuta, danbor jotzaileak umore onean abiatu dira Baztarrikaldetik behera.

Erlo Telebistak zuzenean eskainiko du helduen danborrada. Herriko kaleak gurutzatuko dituzte danbor jotzaileek. Herriko plazan geldialdia egingo dute lehenik, gero Balda Plazan eta Julio Urkixon geldituta berriz plazara itzuliko dira. Euriak ez du zapuztu festa Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide