'Mata Market' azoka egingo dute zapatuan Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 21a, 09:10

Mata Marketen azken edizioko irudia.

Bigarren eskuko arropen azoka eta artisautza azoka egingo dute etzi, zapatua, Matadeixen. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere izango da egun osoan zehar.

Zapatuan, hilak 23, Mata Market bigarren eskuko arropen azoka eta artisautza azoka izango da Matadeixen. 12:00etatik 18:00etara bitartean, askotariko produktuak erosteko aukera izango da bertan. Musikaz gozatzeko parada edukiko dute Matadeira joaten direnek, Dooteo musika-jartzaileak girotuko baitu eguna. Arratsaldean, berriz, Iago magoak ikuskizuna eskainiko du; eta bestetik, egun osoan zehar umeentzat tailer irekia izango da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide