Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol sailak 2019ko Gipuzkoa Kirolak sariketa jarri du martxan, eta Igor Zubeldia Realeko jokalari azkoitiarra dago saria lortzeko hautagaien artean, eskualdeko beste hainbat kirolariren artean.
Aldundiak hiru sari banatuko ditu abenduaren 4an egingo duen ekitaldian: kirol merezimenduarena –gizon eta emakume– eta Gipuzkoarren Kirola deitu duten sari herrikoia. Sari horiek norbanakoek nahiz taldeek eskuratu ahal izango dituzte, eta Gipuzkoarren Kirola deiturikorako hautagaien aldeko boza eman ahal izango dute herritarrek egunotan, honako webgune honetan.