Datorren ostiralean, azaroak 22, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek musika eta dantza emanaldia eskainiko dute Elkargunean. 18:30ean hasiko da saioa, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Musika tailerretako ikasleek eta dantza eta musika tresna talde desberdinek eskainiko dute daioa. Musikalean ekintzari lotuta, hainbat trikitilari eta pandero jotzaile kalera aterako dira 17:45ean.