Patxi Galarraga arkitektoak zuzenduko du saioa, eta nahi duten herritarrek dute parte hartzeko aukera. Herritarrekin batera, Mapa Morearen garapenean udaleko ordezkari politikoak eta teknikariak ari dira parte hartzen eta haiekin ere bihar goizean beste lan saio bat egingo dute, "herria genero ikuspegitik aztertzen jarraitzeko".