Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak izan dira egoitzan, eta euskal dantza, trikiti eta txistu doinuak eskaini dizkiete San Jose egoitzako egoiliarrei. 19:30ean, berriz, Iñaki Basaberen eskutik afari musikatua egingo dute egoitzako kideek.
Bihar, igandea, Sendiaren Eguna ospatuko dute egoitzan, eta Txalkor txistulari taldearen bisita, meza, opari banaketa eta bazkaria egingo dituzte.